Intxixu AEK euskaltegiak Udaberri jaia eta XVIII. Sagardo Eguna antolatu ditu
Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegiak eta herriko elkarteetako zenbait lagunek, Udaberri jaia eta XVIII. Sagardo Eguna antolatu dituzte. Hamahiru sagardo dastatu ahal izango dira. Oiartzungo Ordo-zelai, Aristizabal eta Baleio sagardotegiak, Astigarragako Lizeaga, Etxeberria, Petritegi eta Rezola sagardotegiak, Hernaniko Larregian eta Otsua-enea sagardotegiak eta Oreretako Egiluze, Lesakako Linddurren borda, Urnietako Elutxeta eta bukatzeko Lasarteko Otegi sagardotegiak. Hori dela-eta, Doneztebe plazan eta San Juan kalean sagardo postuak egongo dira.