GARA > Idatzia > Kultura

ARRETXINAGA

Hiru Harrik magia sortuko dute beste behin Xemeinen

Hiru harritzar elkartzen diren baseliza magikoa da Markina-Xemeingo Arretxinaga, eta bitxia bertan ospatuko duten ikuskizuna. Aurten zazpigarrenez dugu bertan Hiru Harri izeneko jaialdia. Musikari lanetan, Asier Serrano, Antxon Sarasua eta bertoko Xemein Abesbatza. Harrietan irudiak islatuz, berriz, Gontzal Etxebarria margolaria, Mikel Lertxundi eskultorea, Carmelo Undurraga eta Zumeta handia. Bihar eta etzi, 22.30ean. 10 euro.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo