Balantzea
Harro sentitzeko urte «izugarria»
Jose Angel Zigandak oso memento gogorrak bizi izan ditu, baina Osasunaren entrenatzailea izatea merezi duela uste du
GARA | IRUÑEA
Normalean, kostata lortzen diren gauzak gusturago dastatzen dira. Horregatik, asebeteta amaituko du Jose Angel Zigandak azken hilabeteotako denboraldi «izugarria».
Entrenatzaile nafarrak, behintzat, lasai ekingo die azken bi partidei, igandean mailan mantentzeko helburua eskuratu baitzuten. Azken garaipen horren ondorioz, eta taldearen portaera askok luparekin begiratuko dutela jakin arren -beherapena eta Europa dute jokoan hurrengo aurkariek-, badirudi betebeharren atala itxi eta azterketena zabaldu dela. Eta argi utzi zuen Zigandak berena zein den. Denboraldia oso gogorra izan da; oso memento zailak izan ditu Osasunak, baina Ligan helburua lortu eta Europan ibilbide ikusgarria izan ondoren, sentipena gogobetetasuna izan behar da nahitaez.
«Esprint baten erritmoan egindako maratoia izan da; izugarria izan da dena -aitortu zuen gorritxoen entrenatzaileak-, baina kirol helburuei dagokienez, denboraldia bukatuta dago. Urtea oso luzea egin zaigu eta orain harro sentitu behar dugu agonia gabeko bi partida polit jokatzeko aukera edukitzeagatik».
Denboraldia denentzat izan da gogorra, are gehiago entrenatzailearentzat; batez ere, hasieran izandako arazoengatik. «Pertsonalki, urtea ikaragarria izan da. Oso memento gogorrak izan ditugu, eta hasiera sinestezina izan zen -onartu zuen Zigandak-. Inguruan komentatzen dena heltzen zaigu, eta oso gorra izaten da, baina gugatik, baita inguruko jendearengatik ere». Baina argi dauka Cucok «nola edo hala» eutsi behar dela, Osasunaren entrenatzailea izatea «oso gauza handia» delako. «Izugarri sufri daiteke, baina merezi du; batez ere, helburua eskuratzen bada», esan zuen.
Bere buruari buruz baino, nahiago du Zigandak, hala ere, taldeari buruz hitz egin. Harrotasuna sortu behar duen taldeaz, hain zuzen ere. «Jendea taldearekin pozik egotea nahi dut, nirekin baino gehiago. Eta jendea pozik baldin badago, ni `super pozik' nago. Oso harro egon behar dugu Osasunak egin duen denboraldiarekin, taldeak bere kasta atera duelako eta denek beren harri-koskorra ekarri dutelako. Hori da aurrera egiteko modu bakarra», adierazi zuen.
Honakoa adierazi zuen entrenatzaileak: «Hainbat talde daude guk baino aurrekontu askoz handiagoak dituztenak, baita, teorian, talde hobeak dituztenak, eta, hala ere, asko sufritzen dutenak. Gauzak lortzeak asko kostatzen du eta lortu dugunarekin disfrutatu behar dugu».
Woody Allenen filma
Denboraldi gogor honi ginga ipintzeko, Osasuna asteko polemikaren erdi-erdian egon zen azken jaurdunaldian, Realaren kontrako derbia zela-eta. Esperientzia sinestezina Zigandarentzat. «Igandean galduz gero, Donostikoak oso pozik egongo lirateke, baina gainerako leku guztietan zer-nolakoak entzun beharko genituzke. Oso surrealista izan da; Woody Allen etor daiteke film bat egitera».
Argi zeukan entrenatzaileak, hala ere, partida hasi aurretik, baita amaitu ondoren ere. «Irabazi, berdindu edo galduz gero, polemika egongo litzateke, baina nahiago dut gaizki geratzea horrela, konzientzia lasai edukita. Mantentzearen helburua lortzeke geneukan eta ezin genuen horrekin espekulatu».
Osasuna ha propuesto a la Federación Española la creación de una Liga sub21 para filiales de los equipos de Primera y Segunda división.
En opinión del director de fútbol base rojillo Jesús Corera, la actual presencia de muchos filiales en Segunda B no es apropiada, ya que la mayoría de los clubes que militan en esta categoría tienen como objetivo el ascenso, una meta diametralmente opuesta a la de los equipos filiales, cuya finalidad es formar jugadores. Circunstancia por la que estos equipos encuentran cada temporada más dificultades para mantener incluso la categoría.
«Creo que los equipos dependientes, como Osasuna B -explicó Corera-, están en una categoría equivocada. Los objetivos son tan dispares que estos equipos dependientes ya no hacen nada en esta categoría, porque nosotros tenemos que hacer jugadores y aquí no se hacen", afirmó a EFE.
Corera recordó que son varios los filiales que han descendido esta temporada a Tercera (Barcelona, Valencia, Málaga) o que otros como Osasuna o Athletic se salvaron en la última jornada. «En Segunda B no juegan jugadores jóvenes -añadió-, mientras que nosotros hemos estado jugando con tres juveniles como titulares durante casi toda la temporada», algo que, según Corera, no se ha dado en ningún otro equipo.
Por todo eso ha propuesto la creación de esta nueva Liga. Si no sale adelante, dejó claro que el club no variará su filosofía, ya que es «vital» tener un equipo intermedio entre el de Primera y el División de Honor Juvenil.
GARA
La plantilla rojilla regresó ayer al trabajo con la ausencia de los cinco internacionales (Raúl García, Monreal, Soldado, Webó y Nekounam) y las de los lesionados Delporte y Krutxaga. La principal novedad pasó por la reincorporación al grupo de Izquierdo y José Font. Ante la avalancha de ausencias, José Angel Ziganda llamó a cuatro jugadores del filial para poder llevar adelante la sesión.
Osasuna y César Krutxaga alcanzaron ayer un acuerdo para prolongar su contrato, que expiraba el próximo mes, por una temporada más, es decir, hasta el 30 de junio de 2008. El capitán rojillo cumplirá así once temporadas en Osasuna.