GARA > Idatzia > Kultura

jaialdia

Uztailean, Lekeitio kale antzerkiaren hiriburu

Kale antzerkiaren «Errepublikako» hiriburu bihurtuko da Lekeitio uztailaren 6tik 8ra bitartean, bertako jaialdiaren 18. edizioa ospatuko baita. Hamar taldek parte hartuko dute, guztira 13 emanaldi eskainiko direlarik. Aurtengo edizioan Estatu frantziarra izango dute gonbidatu nagusi eta hartara lau talde handi eta aitzindari bertaratuko dira. Aurreko urteetan bezala, jaialdiko kartelerako probokazio poetikoa aukeratu dute: «Badu nora heldu, ez du zeri heldu, itsaso hutsa da nire herria», Koldo Izagirreren poema baten hasiera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo