«plataforma»
Sexu turismoaren kritika zorrotza, Donostian
Bira luzea egiten ari dira Juan Echanove eta Teatro Romea «Plataforma» lan polemikoarekin. Asteburu honetan Donostiako Victoria Eugenia antzokian izango dira. Calixto Bieito zuzendaria sexu turismoaren alorrean sartu da Michel Houellebecq-en eleberrian oinarritutako lanarekin. Bi enfant térrible hauen bat egitetik sortu den obrak eustsi dio gizarte kritika gupidagabearen eta probokazio jolas friboloaren arteko orekari. Michel, funtzionario kaxkar bat, Thailandiara joan da eta han gertutik ezagutu du kaleetako sexu merkatua.