debuta
Maitasun istorioa hautatu du John Cassavetes-en alabak lehen filmerako
John Cassavetes zuzendari independentearen eta Gena Rowlands antzezlearen alabak gurasoen pausoak jarraitu eta atzo aurkeztu zuen New York eta Los Angelesen bere lehenengo filma, «Broken English». Zoe Cassavetesek maitasun istorioa hautatu du zuzendari gisa estreinatzeko eta, azaldu zuenez, bere aitak hasitako bidetik jarraitzeko asmoa du: «Nire aitaren filmak oso zintzoak dira, garbiak, gizakiaren muina eta emozioei buruzkoak direlako. Nik ere hori bilatzen dut zineman». Paris eta New Yorken grabatua, bakardadea eta zorte txarra pairatu dituen emakume bat da filmeko protagonista.