historikoa
«Kane Hiritarra», historiako film onenen zerrendako buru
Orson Welles eta bere «Citizen Kane» («Kane Hiritarra») filmak zinemaren historiako lanik onenen zerrendaburu izaten jarraitzen du, Zinema Amerikarraren Institutuaren arabera. Hamarkada honetan bigarrenez, erakundeak hiru orduko telebista saioa eskaini du eta bertan bildu ziren kritikari, historialari eta adituek hartu zuten erabakia. Orson Wellesen filmaren ostean, Francis Ford Coppolaren «Aitajauna» («The Godfather») dago bigarren lekuan eta «Casablanca», postu bat galduta, hirugarrenean.