lizarra
Garean elkartea sortu dute Lizarraldean euskara sustatzeko
Lizarrako eta Lizarraldeako hainbat euskaltzalek Garean Euskaldunon Elkartea sortu dute «euskararen erabilpena sustatu eta bultzatzeko asmoz». Bihar egingo da aurkezpena, 11.00etan Lizarrako kultur etxean, baina jai bat ere antolatu dute sorrera ospatzeko; 11.30ean San Nikolas plazan musikaz eta hamaiketakoaz gozatu ahalko dute elkartearen berri jakin nahi duten guztiek.