GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Goiherrik eskura dauka denboraldiko bigarren garaipena

J.L. | DONOSTIA

Goiherrik esku-eskura dauka denboraldiko bigarren txapela, bestela gauzak oker egin beharko dituzte 640 kiloko azkeneko jardunaldian.

Bihar jokatuko dute Areson pisu horretako azkeneko jardunaldia, eta han izango dira Goiherri, Gaztedi A, Gaztedi B, Areso eta Mutriku.

Une honetan Goiherri da sailkapeneko lehenengoa, 9,5 punturekin, eta bateko aldea kentzen dio Gaztediri. Hala ere, lasai ezin dute joan, bigarren geratuko balira, eta beti ere Gaztediren atzetik, kitarako saioa jokatu beharko bailukete. Lehen jardunaldian berdinean geratu ziren, eta bigarrengoan Goiherrik irabazi zuen.

Hirugarren posturako ere lehia handia espero da Mutrikuren eta Aresoren artean. Biak berdinduta daude 5 punturekin, eta bihar gailentzen denak eramango du hirugarren postua. Gaztedi B taldeak ezinezkoa izango du azken postua uztea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo