GARA > Idatzia > Herri-kirolak

harri zulatzaileak

Jaizubia azken jardunaldiko mailan aritzeko prest agertzen da

J.L. | DONOSTIA

Euskal Herriko Ligako hirugarren jardunaldia jokatuko dute etzi 18.30etik aurrera Muskizen. Hantxe izango dira lehian dabiltzan hamar taldeak.

Joan den asteko erakustaldia eta gero, Jaizubia agertzen da saioa irabazteko faboritoa. Lehen jardunaldian bigarren ge- ratu ziren, baina bigarrengoan denen gainetik agertu ziren egungo txapeldunak. 18 zulo egin zituzten, eta ia bateko aldea kendu zien bigarren geratu zirenei, Txoriherriri alegia. Hala ere, ezustekoa Galdamesek eman zuen. Lehen jardunaldian ira-bazi egin zuten, baina bigarrengoan laugarren geratu ziren, eta Hondarribiakoak baino ia bost zulo gutxiagorekin. Hori istripu bat besterik ez zela izan erakutsi nahi dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo