Hegaldi merkeak Biarritzetik Genevara astean hiru aldiz
GARA |
Flybaboo aire konpainia suitzarrak Genevara hegaldi merkeak eskaitzen ditu Biarritzetik. Astearte, ostegun eta larunbatetan izanen dira hegaldiak eta bidaiak ordu eta erdi iraunen du.
Hasiera batean linea hau udako soilik pentsatua zegoen, baina hurrengo hilabetetako erreserbak jadanik %65ekoak direla ikusirik konpainiako arduradunek hegaldiak urrira arte luzatzea erabaki dute.
Arrakasta kontuan izanik hurrengo urterako konpainiak hegaldiak lehenago hastea pentsatzen ari da. Seguruenik martxoan hasiko lirateke, horrela maiatzean izaten diren jaietan ere presente izateko.
Prezioa
Flybaboo prezio baxuko konpainia dela jakinik, bidaiaren prezioa 50 euro ingurukoa izanen da.
Gaur, egun linea hori Air France konpainiak ere eskaintzen du. 2005ean 3.200 bidaiari izan zituen Estatu frantseseko konpainiak horregatik aurten eskaintza %21 igo du.