GARA > Idatzia > Non Zer

Bilbao Arte eta Kultura topaketen zazpigarren edizioa bihar hasiko da

Topaketak bihar hasiko dira ofizialki. Bertan egingo den ikastaro batean, kopia eta soinu-jabetza sorkuntzako tresna gisa baliatzen dituzten nazioarteko hainbat pentsalari eta sortzaile bilduko dira. «Audiolab-Copy your idols!» izango da jardunaldien izenburua. Ikastaroak irauten duen bitartean, hainbat ekitaldi egingo dira ateak jende guztiarentzat irekita daudela. Esate baterako, John Oswaldek kontzertua emango du Bilborock aretoan ekainaren 27an. Era berean, parte-hartze edo jaialdi gisako ekitaldia egingo da Cucinema elkartearen eskutik, mahai baten inguruan zinema, musika eta gastronomia elkartuz.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo