GARA > Idatzia > Euskal Herria

De la Vegak PSNrenganako konfiantza galdegin du eta premisak beteko dituelaren ziurtasuna du

GARA|

Gobernu espainoleko presidenteorde Maria Teresa Fernandez de la Vegak, PSNko buruzagienganako «konfiantza» galdegin zuen, «gobernagarritasuna erraztuko duen hitzarmena» bilatzen ari direla argudiatuta.

PSNren premisak diren, «EAE-ANVren bozak aintzat ez hartzea eta interes orokorren aldeko akordioa gauzatzea», beteko dituztelaren «ziurtasun osoa» duela adierazi zuen De la Vegak.

Bestetik, Nafarroa Bai koalizioarekin hitzarmena egiteko aukeraz itaunduta, Nafarroan gobernu aurrerakoi baten aldeko jarrera egotea «ulergarria» dela deritzo presidenteordeak. Bide horretan gainera, PSOEk eta Gobernuak PPren zein UPNren eskutik jasandako kritikak ekarri zituen gogora.

NEBek aldiz, hirutariko izaera izango duen bilera batera deitu zituen atzo PSN eta Nafarroa Bai. Bileraren helburua Nafarroan aldaketa politikoa sustatzea da.

Aldaketarako deialdia

Lau ordu luzez NEB Kontseilu Politikoa bilduta egon ostean, NEBeko kordinatzaile orokorra den Ion Errok «Nafarroan aldaketarako deialdia» izena duen ekinbidea eman zuen ezagutzera. Bertan, Nafarroan gobernu «ezkertiar eta anitza» lortze bidean, Nafarroa Bai, PSN eta NEBren arteko akordioaren aldeko apustu garbia egiten du NEBk.

Egindako proposamena PSN eta Na-Bairekin konpartituko du datozen egunetan Erro buru duen alderdiak bere «bideragarritasuna eta aurrera eramateko borondate politikoa» aztertzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo