GARA > Idatzia > Eibar

Igoera ligaxkako azken partida

Bere lekua berreskuratzeko prest

Rayo Vallecano lehen partidan 1-0 nagusitu bazen ere, Eibar taldeko jokalariek eta teknikoek argi dute kanporaketa gaindituko dutela

Amaia U. LASAGABASTER | EIBAR

Urtebete pasa da Eibarrek Bigarren A Mailan azken partida jokatu zuenetik. Eta ez du gehiago itxaron nahi ia hogei urtez ohiko izandako esperientzia berriz errepikatzeko.

Jaitsi bezain laister hasi ziren gorri-urdinak helburu hori gauzatzeko lanean. Galdutako apaltasuna eta beharrezko kalitatea dituen taldea egin, maila eta etxea ezagutzen dituen herriko entrenatzailea fitxatu, eta aurrera egin zuen Eibarrek, anbizioz baina harrotasunik gabe. Argi dago asmatu zutela. Izan ere, aurrekontu potoloagoa duten hiri garrantzitsuagotako taldeek lortu ez dutena lortu du: maila berriko ezaugarrietara ederki moldatzea.

Hori bai, orain artean emandako urrats guzti horiek ez dute ezertarako balioko Eibarrek azken pausoa ematen ez badu. Eta ez da erraza izango. Hala ere, ezinezkoa ere ez da.

Jokalari eta tekniko gorri-urdinek argi dute gaur gauean Eibarreko Udaletxeko balkoira igoko direla igoera herriarekin batera ospatzeko. Rayo Vallecano 1-0ko abantaila arriskutsuarekin helduko da Ipuruara, baina aurrekariak eta, batez ere, Eibarrek Teresa Riveron egindako partida ezin hobeak eta egungo sentsazioek, ilusioa bizi-bizirik mantentzen dute.

«Badakigu Rayo Vallecano zerbait egitera etorriko dela, baina guk gurean pentsatu behar dugu. Marka bat ezarri beharko banu, gure onenean gaudela uste dut», adierazi zuen Javier Mandiolak. «Gainera -jarraitu zuen-, zapatuan egin genuen partidak konfiantza eman behar digu, baita denboraldian zehar egin dugun lan onak ere. Izan ere, hona heltzea ahalbidetu digu lan horrek».

Ibilbide hori, dudarik ez, konfiantza edukitzeko modukoa da. Ipuruan aurten jokatu dituen hogei partidatatik, 15 irabazi ditu Eibarrek, hiru berdindu ditu eta bi bakarrik galdu -32 gol sartu eta bederatzi besterik ez ditu jaso-. Azken aldi honetan, gainera, are indartsuagoa agertu da etxean talde gipuzkoarra: bost norgehiagoka jarraian irabazi ditu hamaika gol sartuz eta bakar bat bera ere jaso barik.

Hain zuzen ere, hori da gaur behar duena: golik ez jasotzea eta, larunbatean gertatutakoaren alderantziz, aukerak aprobetxatzea. Izan ere, gutxienez 2-0 irabazi behar du Eibarrek Bigarren Mailara igotzeko.

Zoritxarrez, golarekin harreman ona duen gizona galdu du Manixek, Jon Altunak belaunean min hartu baitzuen ostegunean. Entrenatzaileak, berriz, taldeko golegile onena, Eneko Romo, berreskuratuko du. Zorionez, Rayoren hutsunea are garrantzitsuagoa da: Vallecasen txartel gorria ikusi eta gero Piti golegileak ezin du jokatu.

Ipurua, bete-beteta

Pitiren taldekideek jokatu beharko dute, baita sufritu ere. Eta ez bakarrik talde gorri-urdinak egingo duen lanagatik.

Ipuruak urtetan izandako sarrera onena izango du: 6.000 ikusle inguru. Izan ere, klubak partida zutik ikusteko txartelak saltzeko aukera izan du -2.B mailan egoteak eskeintzen duen abantaila bakarra omen-. Zalegoaren orroa inoiz baino indartsuagoa, baita inoiz baino beharrezkoagoa, izango da.

ZENBAKIaK

Konfiantza izateko moduko zenbakiak ditu Eibarrek. Ipuruan aurten jokatu dituen hogei partidatatik 15 irabazi ditu -32 gol sartu eta bederatzi besterik ez ditu jaso-. Gainera, azken bost partidak irabazi ditu atea hutsean mantenduz eta hamaika gol sartuz.

GIROA

Sekulako giroa egongo da Ipuruan, azken urteetako sarrerarik onena izango baitu: 6.000 ikusle inguru -klubak partida zutik ikusteko txartelak saltzeko aukera izan du-. Zalegoaren orroa inoiz baino indartsuagoa izango da.

EIBAR - RAYO
El ascenso, el acto más esperado de los Sanjuanes

El azar ha querido que el partido más importante de la temporada coincida con los Sanjuanes. Y no cabe duda de que las celebraciones por el ascenso suponen el acto más esperado del programa para los eibarreses.

Lo cierto es que hace ya muchas semanas que los aficionados azulgranas se pusieron en marcha. Se recuperó la plataforma Eibar Primeran, como canalizadora de las iniciativas de las peñas y, desde el mes de mayo, se ha afanado en imbuir a todos los eibarreses el afán de crear el ambiente necesario para conducir al equipo hasta su objetivo.

Su camino acaba hoy, el día más largo del año, que los azulgranas confían en hacer interminable.

Para calentar motores, los aficionados celebrarán una comida popular en Urkizu para dirigirse después, en kalejira y con las consiguientes paradas de avituallamiento, hasta Ipurua. Con tiempo, porque como subrayaba el miembro de Eibar Primeran Aitor Muniozguren, «el equipo tiene que notar que estamos ahí desde el momento en que salta a calentar». Y es que hoy toca trabajar. «Éste no es un partido para ver -asegura-, sino para participar; tenemos que esforzarnos tanto o más que el equipo».

Aunque a más de uno le dé ju-ju recordarlo, también están, lógicamente, preparados los actos de celebración. El equipo bajará en camión a Unzaga para salir a la balconada del Ayuntamiento. Los peñistas han añadido otro punto de encuentro, la fuente de Ibarkurutze. A.U.L.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo