GARA > Idatzia > Non Zer

ERAKUSTALDIA

Auskadik antolatuta, Warlukurlangu artisten obren bi erakusketa izango dira

Auskadi projects-ek bi erakusketa antolatuko ditu: bata Bilbon, LIB-Bilboko Nazioarteko Liburudendan, eta bestea, Oñatiko Spiritus Sanctus Unibersitatean (Lege Soziologiaren Nazioarteko Institutua). Bilboko erakusketan Warlukurlangu Artista Aborigenen Elkarteko emakumezko artista nagusien margolan berriak izango dira ikusgai. Oñatin, bestalde, erkidegoen ezagutzarekin eta, aldi berean, Lege Soziologiaren Nazioarteko Institutuan egingo duten jabego intelektualaren tailerrarekin lotutako gorputz artistikoa aurkeztuko da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo