GARA > Idatzia > Zorroztarria

Finantza kapitalak ekonomian agintzeak langileei pobrezia dakarkie

Kooperaziorako eta Garapen Ekonomikorako Erakundeak alde batetik, eta Nazioarteko Konfederazio Sindikalak bestetik, argitara eman berri dituzten txostenetan, finantza kapitalak munduko ekonomian duen eragina argiki erakutsi dute. Lehenak, hots, munduko 29 estatu aberatsenak biltzen dituen erakundeak, pozik eta harro aitortzen du iazko inbertsioa 2000 urtetik hona izandako altuena izan dela, eta aurtengoa oraindik ere handiagoa izatea espero duela. Konfederazio Sindikalak, berriz, arriskutsua deritzo finantza industriak jarduera ekonomikoaren kontrola bereganatu izanari. Bi ikuspuntu kontrajarri horiek kapitalaren eta langileriaren arteko kontraesana gero eta nabarmenagoaren adierazle dira. Izan ere, gaur egungo mundu «globalizatuan» enpresa handiak bat egiteak eta salerosketak dira ekonomiaren oinarria, eta langileek, enpresen mozkinak murriztu dezaketen trabatzat hartu izan ohi dira. Beraz, espekulazioak pobrezia sortzen du langileen artean, epe motzean enpleguak galtzea ekartzen duelako eta luzera begira egonkortasunari mehatxu larria egiten diolako.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo