Uztailaren 8an egingo du EAE-ANVk aurtengo Albertia Eguna
GARA
Urtero legez, 1936ko Gerra Zibilean Albertian zendu ziren EAE-ANVko 300 gudariak omenduko ditu alderdi ekintzaileak datorren uztailaren 8an.
Ekitaldia Albertiako tontorrean hasiko da 12.30etan. Ondoren, Gazteluako hariztian ekitaldi politikoa egingo dute eta ostean herri bazkaria antolatu dute bertan.