GARA > Idatzia > Kirolak

Aizkora

Nazabal finalerdietatik gero eta gertuago dago

J.L. | DONOSTIA

Floren Nazabal Urrezko Aizkorako Txapeldunen Ligako finalerdietatik oso gertu dago, bigarren jardunaldian ere irabazi egin baitzuen.

Bigarren jardunaldi horretan, Laretxea eta Arria V.a izan zituen aurez aurre, eta berriro ere Etxarrikoa izan zen onena.

Hala ere, jokatu zituzten bost probetatik bi bereganatu zituen aizkolari nafarrak, beste hirutan bigarren izan baitzen. Arria V,ak oso indartsu ekin zion saioari, eta berak irabazi zituen kolpekako saioa, bai eta erlojuz kontrakoa ere.

Zutik eta etzandako enborrean, berriz, Larretxeak eraman zuen garaipena; hori izan zen honek bereganatu zuen proba

Beraz, azken bi ekinaldiak bereganatu zituen Nazabalek, eta horrekin batera baita eguneko saioa ere. Larretxea izan zen bigarren, eta Arria V.a izan zen hirugarren. Emaitza horien ostean, Etxarrikoa lehen postuan doa, eta hurrengo fasetik gero eta gertuago dago. Larretxeak eta Arria V.ak ere aukerekin jarraitzen dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo