DANBORRADA
Intxaur-Txiki Danborradak Mertxe eta Ibai amona-ilobak omenduko ditu festetan
Kaldero Jaun Intxaurrondoko auzo festen barruan, joan den otsailean auto batek harrapatuta hil ziren Mertxe eta Ibai amona-ilobak omenduko dituzte. Bi hildakoak Intxaur-Txiki danborradako kideak ziren: Mertxe idazkaria eta Ibai gastadorea. Zarategi kalean egingo den omenaldian Donostiako hainbat elkarte eta danborradetako ordezkariek hartuko dute parte. Ekitaldi labur baten ondoren, umeek danborrada joko dute. Ostean, danborrada guztiak ariko dira elkarrekin.