GARA > Idatzia > Kultura

«Irakurri, Gozatu eta Oparitu» egitasmoa beste hil batez luzatuko da

Liburuaren Egunarekin bat egin, eta Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak «Irakurri, Gozatu eta Oparitu» egitasmoa jarri zuen abian apirilaren 23an. Hego Euskal Herriko 14 herritako euskara elkarte, liburutegi eta liburu dendekin elkarlanean antolatutako kanpainak irakurtzeko zaletasuna sustatzea du helburu. Uda hurbildu ahala, ugarituz jo- an dira kanpainan parte hartzeko eskariak, eta hori ikusita, egitasmoaren iraupena hilabetez luzatzea erabaki dute antolatzaileek, hots, uztailaren 21a arte. Informazio gehiago: www.topagunea.org/irakurri

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo