Us3 proiektuaren itzulera
Laroigeita hamargarren hamarkadan Blue Note diskoetxearen arduradunek pauso berria ematea erabaki zuten. Blue Notek duen jazz katalogo izugarriari haize freskoa eman nahian (eta helburu komertzialak ahaztu gabe), katalogo hori Geoff Wilkilson ekoizlearen esku jarri zuten jazz eta raparen arteko elkarketa egin zezan. Aurretik antzeko esperimentuak egin ziren baina oraingoan nazioarte mailako oihartzuna bilatzen zen eta ez zuen edozerk balio. Saiakera ugari eta gero, «Hand on The Torch» diskoa osatu zen eta nazioarteko kantu arrakastatsua berriz «Cantaloop» ezaguna (Herbie Hancock-en originalean oinarrituta). Lehen disko horren muga asko apurtu zituen eta oso salmenta onak izan zituen. Hortik aurrera ehunka kaleratu ziren jazz kantuen sampleak zituzten rap kantuekin. Hurrengo bi diskoak oihartzun handirik ez zutela ikusita sampleak alde batera utzi eta hezur haragizko musikariekin lan egiten hasi ziren. Us3 proiektuaren garai berri izango zen, abeslari berriak eta soinu berria. Bigarren garai horretan koka dezakegu disko berri hau. Eskarmentu handiko musikariekin egindako kantuak eta aurreko diskoan parte hartu zuten bi rap abeslariekin (emakumezko abeslaria gehitu zaie) disko borobila osatzea lortu dute. Osagai nagusiak rapa eta jazza badira ere, brasildar doinuetara ireki dira. Gorabehera asko eduki dituen arren, badirudi, Wikilsonek azkenean Us3-ren proiektua sendotzea lortu duela nahiz eta oraindik, lehen disko izugarri horren zama handia den.