GARA > Idatzia > Gutunak

iñaki garces Euskal preso politikoa (Otxandio)

Denok Laudiora, denok Mahatsondora

Dispertsioa zertan datzan lerro gutxi batzuetan laburbiltzea ez da zeregin erreza. Alderantziz, euskal preso politikoen aurkako politika honen diseinatzaileek ere ez lukete ondo adieraziko hasiera batean Estatu espainolean dauden espetxeetatik euskal presoak sakabanatzean zetzan neurri errepresiboa.

Egun, dispertsioa destierroaren sinonimoa izateaz baino zerbait gehiago da. Ez da presoak euren herrietatik urrun mantentzea bakarrik. Horrez gain, presoa ez errotzea lortzeko neurri errepresiboen bilduma da dispertsio politika.

Denok badakigu, gutxi gorabehera, zer ekartzen duen norberaren herritik 600, 700 edo 1.000 kilometrora preso egon behar izateak: senideek auto istripuak izateko duten arriskua, beraien ekonomian duen eragina, herriarekin duzun kontakto guztia galtzea, eta abar.

Hala ere, ez du ematen hori nahikoa denik. Dispertsio izenarekin ezagutzen dugun politikak, presoak bere herria eta herrikideekin duen harreman guztia suntsitzea bilatzen du. Eta horretarako presoen aurkako neurri andana asmatu dute: presoei bisitatzera etor daitezkeen pertsonen zerrenda hamarrera mugatzea, eskutitzak mugatzea (as- tean 3), euskaraz datorkigun edozein publikazio kontrol zerrotz batzuetatik pasatu beharra...

Horren guztiaren helburua gure herriarekin ditugun harreman guztiak apurtzea da. Bihar, denok dugu hitzordua Laudion, espetxe-politika salatzeko eta preso guztien eskubideen alde egiteko. Euskal Presoak Euskal Herrira, Orain!!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo