GARA > Idatzia > Gutunak

Urtza alkorta arrizabalaga Ondarroa

Eta orain, zer?

Ekainaren 16an txalotu egin genuen PNV eta beste alderdiek izandako jarrera udal osaketara ez agertuaz, baina txalotu genuen hura bere balioa galtzekotan dugu lagunok. 15 eguneko tartea dugu Udal gestora osatzeko eta Ondarroako PNV oraindik goitik bidaliko dizkieten aginduen zain dago.

Mahaian eseri gara baina ez dira proposamenak egiteko gai. Astelehenean EBB batu behar zela, asteartean BBB batuko zela... gu asteazkenean batzeko geratu ginen eta bilera inolako arrazoirik eman gabe bertan behera utzi zuten. PNVko Ondarruko kideek urrats garrantzitsua egin bazuten ere, momentu honetan ondarrutarron lau urterako udal osaketa PNV alderdiaren eskutan dago, EBBn, BBBn... Erantzunkizun zuzena PNVrena da eta haren politika gure herrian bermatzen duzuona; Aitor Maruri buru. Herriak esan du zer nahi duen, noizko PNVk herriak esandakoa beteko? Udalaren osaerak herritarrok erabakitakoren araberakoa izan behar du eta ez Sabin Etxean erabakitakoak. Ez dute eskubiderik gure etorkizuna herritik kanpo erabakitzeko.

Ezker abertzalea akordiorako prest dago eta konponbidea nahi du herriarentzat.

Gaur, Kalekutzeko eskaileretan elkarrateratzea egiteko deia egin nahi dizuegu, herriaren nahia betetzea denon esku dagoelako, PNVkoek egiten dutena egin guk herriaren alde lanean jarraitzeko konpromisoa berresten dugu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo