Sokatira
Lesakan abiatuko da 600 kiloko lehiaketa
J.L. | DONOSTIA
Euskal Herriko Lur Gaineko Txapelketan, 600 kiloko lehen jardunaldia jokatuko dute bihar, 11.00etatik aurrera, Lesakan. Aurreko bi pisuetan baino talde bat gehiago izango da pisu honetan; izan ere, Goiherrik bi talde aterako baititu.
Honako hauek arituko dira lehian: Gaztedi A, Gaztedi B, Mutriku, Areso, Goiherri A eta Goiherri B. Orain arteko bi txapelketetan, 680ko txapelketan, eta 640koan, alegia, txapelak Bizkaialdera joan dira. Lehenengoan, Goiherrik irabazi zuen eta bigarrenean, bazirudien txapelak norabide bera hartuko zuela. Azken jardunaldian, ordea, Gaztedik kendu egin zion txapela, nahiz eta horretarako kitarakoa ere jokatu behar izan zuten.
Pisu horretan ere haiek aterako dira faborito, eta segur aski lehia haien artekoa izango da. Mutriku eta Areso ere saiatuko dira hirugarren postua baino zerbait gehiago lortzen; horretarako lehen jardunalditik hasi beharko dute bi faboritoak estu hartzen. Hiru jardunalditako ligaxka izango da eta puntu gehien batzen dituenak eramango du txapela.