ALEko hainbat eurodiputatu Iruñera etorriko dira datorren astean
Europako Aliantza Libreko (ALE) hainbat eurodiputatuk datorren asterako Iruñean antolatu diren jardunaldietan parte hartuko dutela jakinarazi zuten atzo. ALE hogeita hamabi alderdik osatzen dute, eta ERC eta EA tartean daude. Jardunaldiotan «Europar Batasuneko errealitatea herritarrei helarazten» saiatuko dira.
Eusko Alkartasuneko eurodiputatu izendatu berri Mikel Irujok atzo azaldu zuenez, bi egunez egingo dituzten jardunaldietan landuko diren gaiak dira «hizkuntza aniztasuna» eta «energia berriztagarriak».
Iruñera, bertzeak bertze, Galesko eta Eskoziako eurodiputatuak etorriko dira, eta Irujok, herrialdeotan indar abertzaleek elkarrekin gobernatzeko lortu dituzten akordioak Nafarroako prozesuarekin parekotu zituen.