GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Harri-zulatzea

Jaizubiak ez du hutsik egin, eta sailkapeneko lehen postuan jarraitzen du

J.L. | DONOSTIA

Jaizubia oso indartsu dago, eta Euskal Herriko Liga irabazteko borroka horretan sekulako abiadura hartua du. Lehen jardunaldian ezin izan zuen aurreneko postua eskuratu, baina gainerakoetan garaile atera da.

Galdamesen izan zen laugarren jardunaldia, eta etxeko taldeak zer egiten zuen ikusteko gogoa zegoen. Lehen jardunaldian irabazi zuen, baina hortik aurrera ezinean ibili da, eta oraingoan ere ezin izan du irabazi.

Ez zuten lan txarra egin mutilek, baina Hondarribikoek baino zulo bat gutxiago egin zuten, eta sailkapeneko bigarren postuan geratu ziren.

Baina hori lortu ahal izateko borroka handia izan zuten Txoriherrirekin, lau zentimetroko aldea baino ez baitzen egon bi talde horien artean. Trapagaran sailkatu zen hirugarren, baina Jaizubia baino hiru zulo gutxiago egin zituen.

Jaizubiak irabazi zuen, beraz, proba, 16 zulo eta 6,2 cm eginda. Bigarren Galdames sailkatu zen 15 zulo eta 7,7 cm eginda, eta hirugarren Galdames lau zentimetro gehiago eginda. Laugarren Trapagaran izan zen 13 zulo eta 9 zentimetrorekin. Bosgarren Errekatxo sailkatu zen 11 zulo eta 2 cm eginda. Seigarren postuan Aldai Alde sailkatu zen 10 zulo eta 9,8 cm eginda. Zazpigarren Gallarta sailkatu zen 10 zulo eta 6,3cm-rekin. Zortzigarren Kabiezes izan zen 10 zulo eta 6 zentimetrorekin; bederatzigarren Arboleda 10 zulorekin, eta Ortuella azkena 9 zulo pasarekin.

Sailkapen nagusia

Sailkapen nagusian, Jaizubia dago lehenengo postuan 39 punturekin, eta lauko aldea kentzen dio orain Galdamesi eta zortzikoa Txoriherriri. Garbi dago hiru talde horien artean egongo dela amaieran garaipena, hortik atzera tarte handia egin baita. Trapagaran dago laugarren 25 punturekin. Estreinako hiru sailkatuek gauzak oso gaizki egin ezean, haien artean erabakiko da aurtengo txapelduna.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo