GARA > Idatzia > Hemeroteka

Anjel Lertxundi 2007/07/03. Euskal Herria. BERRIA

Hik hori uste!

Espainiako gotzain frankoren kontra egon arren, isiltasunaren diplomazia jarraitzen zuen eliza kritikatu nuen orain egun batzuk. Hasi dira, ordea, isiltasuna urratzen: Euskal Herriko eskola katolikoek, Espainiako gotzain frankori muzin eginik, Hiritar Heziketa emango omen dute. Estimatzekoa da pausoa: hemen kritikatua bego hemen zuzendua.

Alfonso XIII monumentu bat inauguratzera doa. Gobernua, apezpiku eta gotzainak, handikien ponperia eta bankarien distira, ez da lustreko inor falta. Erregeak, solemnetasun osoz, zapia kendu dio Jesusen bihotza irudikatzen duen eskulturari. Haren azpian errotulu handi bat dago: «Reinaré en España». Txaloak, oihuak, jendearen poza. Bat-batean, ordea, izoztuta geratu dira guztiak: errotuluaren azpian norbaitek «que te crees tú eso» idatzi du.

Izoztuta geratu ziren haiek konbentzituta zeuden hik hori uste! idatzi zuena zela probokatzailea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo