GARA > Idatzia > Arrauna

KAE-1

Erlojupeko ikusgarria espero da Sestaoko XIV. Banderan

A.A. | DONOSTIA

Gaur eguerdian (12.15, Kaikuren instalazioen parean) jokatuko da Kantauriko Arraun Elkartearen bigarren estropada puntuagarria: Sestaoko XIV. Bandera. Erlojuaren aurkako proba izango denez, hamabi traineruak banan-banan irtengo dira lau luze eta hiru ziabogako eremuan. Irabazleak trapua, trofeoa eta 2.160 euroko saria jasoko du.

Traineruek sailkapenaren arabera hartuko dute irteera. Aurrena Ur Kirolak irtengo da, ligako azkena, eta atzetik Hondarribia, Donostia Arraun, Zierbena, Santurtzi, Camargo, Ondarroa, Isuntza, Pontejos, Kaiku eta Pasai Donibane, minutu bateko tartearekin. Azkena Getaria liderra irtengo da.

Getariarrak istiluetan dabiltza Unai Etxeberria, Iñigo Mujika eta Aitor Olaskoaga Oriorekin aritu zirelako Aulki Mugikorreko Euskadiko Txapelketan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo