GARA > Idatzia > Kultura

Joan Bagues, Liburutegi Musikalen Nazioarteko Elkarteko lehendakariorde

DONOSTIA

Eresbil Euskal Musikaren Artxiboko zuzendari Jon Bagues izendatu dute Liburutegi Musikalen Nazioarteko Elkarteko lehendakariorde, aipatu elkartea Sydneyn egunotan egiten ari den biltzarrean.

Eresbilek prentsa ohar baten bidez jakinarazi duenez, Bagues Liburutegi Musikalen Nazioarteko Elkarteko zuzendaritza berrian sartuko da eta lehendakariordetza bat hartuko du, Alemaniako, Estoniako eta AEBetako ordezkariekin batera.

Liburutegi Musikalen Nazioarteko Elkarteak dokumentazio musikalaren instituzioak eta profesionalak biltzen dituela gogorarazi du Eresbilek. Gaur egun, bost kontinenteetako 53 herrialdetan banaturik dauden 1.800 kide ditu.

Bagues Artearen Historian lizentziatua da eta Bartzelonan doktoratu zen. Artxibogintzako ikasketak Madrilen egin zituen. Eresbilgo zuzendaria izateaz gain, Peñaflorida Kapera antzinako musika taldearen zuzendaria ere bada. Izan ere, berak sortu zuen, 1985ean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo