GARA > Idatzia > Pilota

PILOTA San Fermin Torneoa

Otxandok erabaki du ikuskizunaren hasiera

Gorabehera asko eta tanto eder gehiagoko partida errebote argi batekin amaitu zuen

TITIN III-ZUBIETA 21
BENGOETXEA VI-OTXANDO. 22

Asier AIESTARAN | DONOSTIA

Oinatz Bengoetxeak eta Iñaki Otxandorenak lan handia eginda irabazi zuten San Fermin Torneoko lehen puntua. Bi nafarrak 18 eta 21 aurretik egon ziren arren, Titin III.ak eta Aitor Zubietak partida 21na berdintzea lortu zuten eta, beraz, dena azken tantoan erabaki zuten. Iñaki Otxandorenak, sekulako norgehiagoka egin ostean, pilota bat errebotean sartuta lortu zuen urdinen hogeitabigarrena.

Kontuan izan behar da Titin III.a bezperan Ezkarain jokatuta zegoela, baina, hala ere, tanto ederrak lehiatu zituen Oinatzekin batera aurreko koadroetan. Leitzakoak azkenean 11 tanto egin zituen, horietako asko ikusgarriak, eta Triciokoak beste 8 sartu zituen.

Titin eta Zubietak bihar jokatuko dute ligaxkako bigarren partida Gonzalez eta Barriolaren kontra; Bengoetxea VI.ak eta Otxandorenak, berriz, datorren asteazkenean. Hiru bikote horien artetik onenak datorren finalerako txartela eskuratuko du zuzen-zuzenean.

Gaur arratsaldean torneoko bigarren partida jokatuko dute Xala-Lasa III.a eta Chafee-Patxi Ruiz bikoteek Labriten. Jaialdia 17.00etan hasiko da.

Mikel Goñi, irabazle

Jaialdiko lehen partidan, Mikel Goñik beste garaipen bat eskuratu zuen Fernando Goñiren laguntzarekin, Iñigo Leitza eta Jokin Argoteren kontra (22-18). Hemen ere, gorriak atzetik nabarmen joan ziren -15-11 ere bai partida erdi aldera-, baina Mikel Goñiren lan onak indarrak parekatu egin zituen eta 22ra iristeko gai izan ziren.

Oro har, bi atzelariak bi aurrelariak baino finago aritu zirela esan liteke, nahiz eta azkenean partida erabaki zuena Mikelen kolpea izan. Pilotakada ederrak jo zituen oronoztarrak eta Leitza baino askoz ere ausartago jokatu zuen. Tanto aipagarriena 19-18koan Goñiren ezker gantxoa izan zen.

EMAITZAK

Iruñea
Mikel Goñi-Goñi III 22 / Leitza-Argote 18; Titin III-Zubieta 21 / Bengoetxea VI-Otxandorena 22.

Quintanar de la Sierra
Berasaluze VIII-Eskudero 22 / Diaz-Rai 17; Arretxe II-Zearra 22 / Retegi Bi-Begino 8.

Ezkarai
Capellan-Merino I 17 / Del Rey-Elkoro 22; Titin III-Laskurain 22 / Xala-Pascual 12.

Zumarraga
Capellan-Elkoro 13 / Aritz Lasa-Gorriti 22; Amarika-Altuna 10 / L.Aldai-Elola 22.

Euskal
Larrea-Astibia 30 / Gorriz-Martinez I 35; Altuna II-Iriarte 40 / Juaristi-Urrutia 37; Ezkurra-A.Lekunberri 37 / Zeberio II-Etxeberria III 40; Etxeberria IV-San Miguel 30 / Agirresarobe-Agirrezabala 23.

Galarreta
Matxin IV-Etxezabal 32 / Zulaika-Gaztelu 35; Uterga-Eizagirre 40 / Altuna I-Ion 23; Sarasua-Auzmendi 35 / Bereziartua-Aizpuru 40; Zalakain-Urko 11 / Iribarren-Aizpurua II 30.

Azpeitia
Matxin III-Zubizarreta 28 / Uterga-Agirrezabala 40; Ezkurra-San Miguel 40 / Zeberio II-Iriarte 33.

Markina
Konpa-Pradera 23 / Erkiaga-Goitia 30; Goixerri-J.Arriaga 35 / Lejardi-Etxabe 28.

Donibane Lohizune
Aimar-Felix 0 / Lekue-Elizegi 2 (12-15 eta 10-15).

Itziar
Urbieta I 22 / Jauregi 15; Bian 22 / Azkarate 20.

GAUR

Iruñea (17.00)
Esain-Mendizabal II / Berasaluze IX-Galartza VI; Xala-Lasa III / Chafee-Patxi Ruiz; Agirre-Oteitza / Del Rey-Arizmendi.

Iruñea (12.00)
Mikel-R.Larramendi / Bengoetxea VI-Javi Gomez; Armendariz / Nagore.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo