GARA > Idatzia > Arrauna

KAE-2

Etxeko trainerua nahiko erraz nagusitu da Elantxobeko estropadan

A.A. | DONOSTIA

Busturialdeak, etxeko taldeak, irabazi zuen atzo eguerdian jokatu zen Elantxobeko estropada, bigarren multzoko hirugarren proba puntuagarria. Bizkaitarrek hirugarren txandan egin zuten arraun Hernani, Portugalete eta Castrorekin batera, eta azken bi luzeetan erabaki zuten estropada. Lan erdietan, segundo bakarreko aldea ateratzen zion ontzi bizkaitarrak Castrori, baina bukaeran sei sartu zizkion. Kantabriarrek jarraituko dute lidergoan, baina orain aldea lau puntukoa baino ez da Busturialdea eta Portugaleterekiko. Hernanik eta Arkotek ezin izan zuten aurreneko bost postuetan sartu eta sailkapen nagusian atzerapauso txiki bat egin dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo