GARA > Idatzia > Herri-kirolak

Sokatira

Bigarrengoan Goiherrik mendean hartu du Gaztedi

J.L. | DONOSTIA

Goiherrik bigarrengoan ez du hutsik egin eta 600 kiloko Euskal Herriko Txapelketako lehen postuan jarri da. Beraz, lehia amaitzeko jardunaldi bat besterik geratzen ez denean, txapela eskura dauka.

Lehen jardunaldian berdinduta geratu ziren Gaztedi eta Goiherri, baina oraingoan berdeak jaun eta jabe izan dira. Probako saio guztiak irabazi egin dituzte, eta lehenengo amaitu dute. Bigarren izan da oraingoan Gaztedi. Bizkaitarrek Mutrikurekin berdindu egin zuten, Goiherrirekin galdu eta gainerako guztiak irabazi egin zituzten. Gaztedi B taldeak, berriz, saioko proba guztiak galdu egin zituen. Gainerakoan, berdinketa ugari izan ziren. Areso sailkatu zen hirugarren, Mutriku laugarren, Goiherri B bosgarren eta Gaztedi B azkena izan zen. Sailkapen nagusian, Goiherri A dago lehen postuan, 11,5 punturekin; Gaztedi B bigarren, 10,5 punturekin; Areso hirugarren, 8rekin; Mutriku laugarren, 6rekin; Gaztedi B taldeak 4 ditu, eta Goiherri B taldeak 2 puntu ditu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo