PLAZA LIBREA
Euskal Herriko maila nagusiko finala asteazkenera atzeratu dute
Euskal Herriko Lehen Mailako plaza libreko finala atzo arratsaldean jokatu behar zuten Hazparneko plazan, baina euria hasi zuen partida hasi baino minutu batzuk lehenago, eta azkenean ezin izan zuten jokatu. Urrutigarai-Maitiak Agerre-Saint Estebanen aurka neurtu behar zuten, baina denen artean erabaki zuten ez jokatzea. Asteazkenean, etzi, alegia, jokatuko dute Hazparnen bertan, 18.00etatik aurrera.