GARA > Idatzia > Non Zer

Poesia

Mahai-inguruak, errezitaldi musikatua eta tertulia literarioak, Poesia Egunak 2007an

Gabriel Arestiren Etxea eta Herrijeri emon arnasa (HEA) kultur taldeak (www.poesiaegunak.net) antolatu dute «Poesia Egunak 2007». Larunbatean, 11.30ean, Edorta Jimenezen hitzaldia eta Esther Xargayren bideoklipa; bazkalosteko tertulian (16.30): «Emakumearen irudia euskal literaturan» (I. Retolaza, E. Rodriguez, U. Apaolaza, K. Agirre, I. Jimenez); Itxaro Bordaren hitzaldia (20.30) eta poesia irakurraldia (22.30): «Mundu zabaleko eta denbora luzeko emakumeen poemak» (M.A. Meabe, L. Bilbao, X. Mendiguren, M. Ibarluzea...). Igandean (11.30), «Unibertsoak kontatzen» (A. Urkiza, L. Mintegi, Y. Arrieta, I. Borda) eta 16.30ean Katalunia (Laia Nogueira), Galizia (Maria do Cebreiro, D. Salgado) eta Euskal Herriko (S. Gonzalez, O. Guillan, T. Lauzirika, G. Landabaso, A. Erro) poeten emanaldia.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo