GARA > Idatzia > Gutunak

m. e. goitia, z. txopitea, i. gezuraga, aritz olabarriaga, o. goikoetxea Lekeitio

PNV-EAJko zinegotzi anonimoei

Ezker abertzalearen boto-emoileak egin dituzue hainbat indarkeria ekintzen egile eta gu indarkeria ekintzok egitearen agindu emoile. Indarkeria kontuetan nok-nori-zer konjugatuten hasiz gero, bai zuei baita zuen nagusiei ere leporatuten deutsegun zera guztien zerrenda ez da makala, gero!

Guk, ostera, ez dogu uste independentismoaren ordezkariak erakundeetatik kanporatutearen alde dagozanik EAJ-PNVri botoa emon deutsien 1.674 lekeitiarrak. Seguru gagoz boto-emoile horreek ez dabela babestuten ez alderdien lege antidemokratikoa, ez tortura ahalbideratuten dauan inkomunikazioa, ez senideen sufrimendua eta gastuak areagotuten dauan espetxe politika, ez ertzantzak egiten dauan lana ezker abertzaleko kideak hautagai izateko aukera eragozteko edota kandidaturak ilegalizatuteko txostenak atonduteko (Francoren poliziaren eredu garbia), ez otsailean Lekeitioko plazan egoazan ume eta nagusien artean ertzainek zabaldu eben neurribako indarkeria eta ikara, ez eskuetan kartel bat hartuta apartheid politikoa salatuten eban gaztea ostikoka erabili eban zinegotzi lapurraren balentria, ez batzuen txaloak poliziek herritarrak jipoituten dabezenean... ez dogu uste, baina aldekoak be badira kontrakoak diran modura.

Aitatutako eta aitatu bako bortizkeria guztiok babestu, bultzatu edo agindu dabez EAJ-PNVko agintariek eta horren ordainetan herritarrok mantso-mantso men egitea gura dabe, antza. Lege antidemokratikoak erabilita eta polizien indarkeriaren atzean babestuta bete dituzue gure zinegotzi karguak lau urtez.

EAJ-PNVko agintariak dira gure herrian lege antidemokratiko horreek bete eragiten dabezenak armen indarrez. Herri honen borondate politikoa baldintzatuten dauan lege antidemokratikoa erabilita nahi dozue demokraziaren eredu izan? Hamen demokrazia zero!

Gatazkaren behin betiko konponbidea urteetan urratutako eta ukatutako eskubideak berreskuratzetik etorriko da. Horren alde borrokatuko gara eta hortzak erakutsiko deutseguz independentismoa panorama politiko eta sozialetik desagertuteko neurriak hartuten eta aplikatuten dabezenei.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo