GARA > Idatzia > Ikusmira

Enpresa munduan erabilitako sistema familien estualdiak arintzeko baliagarri izan daiteke

Euskal langileentzat, zoritxarrez, ezaguna den praktika baten aurrean gaude, enpresaburuek zorrak ez ordaintzeko sistema maiz erabili izan baitute. Izan ere, familia batean ba al dago ordainketak luzatzeko aukerarik? Gaixotasun bat edo langabezia dela medio hiritar bat bere banketxearekin edo bestelako erakundeekin zorretan sartuz gero, ba al dago egoera itogarria gainditzeko betarik?

Askotan, atzera ezineko bidea zabaltzen da: ondarearen bahiketa. Hala ere, enpresek ordainketak luzatzeko, zatitzeko eta kitatzeko ere hamaika aukera izanik, hiritarrei egoera gorria gainditzeko aukera berriak eskaintzea gehiegi eskatzea al da? Badira hiru urte hiritarrei ordainketak eteteko aukera zabaldu zitzaiela. Izan ere, Plentziako familia batek ipini duen auzia ez da ohikoa. Segur aski, hiritar askok etxeko ekonomia amildegian sartu aurretik arnasa hartu ahal izateko eta etorkizuna hobeto antolatzeko prozedura hori eskura dutenik ere ez dakite. Prestamoak eskatzeko orduan zuhurtziaz jokatu behar da, baina krisiak gainditzeko tresnak ugaritzea beharrezkoa dirudi. Bestalde, lege aurrean berdintasuna bermatzeko bidean informazioa ematea oso garrantzitsua da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo