GARA > Idatzia > Euskal Herria

istripuak

Oiongo emakume bat eta Sestaoko gizon bat hil dira Errioxako errepidean

Bi euskaldun zendu ziren atzo Errioxan gertatutako bi istriputan: autoan zihoan Sestaoko 35 urteko gizonezko bat eta motorra gidatzen ari zen Oiongo emakume bat. 11.45ean, Agoncillo parean, J.J.U. bizkaitarrak bizia galdu zuen N-232an, kamioi batekin izan zuen ezbeharrean. 45 urteko J.G. zaragozarra zihoan kamioi horretan eta zauri arinak izan zituen. SOS Rioja 112k jakinarazi zuenez, Logroñoko suhiltzaileak eta Errioxako Osasun Zerbitzuko langileak joan ziren bertara. Bigarren istripua 14.57an izan zen, Logroñoko Cantabria II Poligonoan. Oiongo motorzale gazte batek eta auto batek talka egin zuten eta arabarra bertan hil zen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo