GARA > Idatzia > Euskal Herria

hilketa saioa

Adin txikiko mutil bat atxilotu dute Atarrabian labanarekin erasotzeagatik

Mutil gazte bat hartu zuen gatibu Poliziak Atarrabian larunbatean, sanferminetako azken egunean, bertze adin txikiko bat hiltzen saiatzea egotzita. Goi Buruzagitzak komunikatu batean azaldu zuenez, Virgen de la O izeneko plazan eztabaidan ari ziren biak eta halako batean atxilotutakoak labanarekin eraso zion bertzeari bularrean, bihotzaren parean. Poliziakideak bertara joan ziren eta zauri sakona zuela ikusi zuten. Odol anitz ateratzen zenez, konortea ere galdu zuen. Suhiltzaileen anbulantzia batean eraman zuten Nafarroako Erietxeko Larrialdi Zerbitzuetara. Ebakuntza egin behar izan zioten, arma ia-ia bihotzean sartu baitzioten. Milimetro batzuk falta izan zitzaizkion.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo