GARA > Idatzia > Euskal Herria

mutriku

Bertze harrobi batean lanean hastearen aurka dago Berdeak

Berdeak Mutrikuko Udal taldeak ez du begi onez ikusten Olatzeko bertze harrobi batean lanean hastea. Iñigo Agirre bozeramaileak azaldu zuenez, ingurumenean izanen lukeen eraginari buruzko adierazpena kaleratu du Lakuako Gobernuak, eta argi berdea eman die lanei. «Baimen hori herriko Arau Subsidiarioen aurkakoa da, itxita dagoen harrobirik ez dela berriz martxan jarri behar jasotzen baita horietan».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo