GARA > Idatzia > Musika

Eguzkiaren eta musika izarren distirak milaka gazte bilduko ditu Benicassimgo hondartzetan

Europa hegoaldeko festibal erraldoi arrakastatsuenetarikoa dugu FIB, aurten hamahirugarrenez ospatuko dena, rock dinosauroak, pop izar berriak eta elektronika dantzagarria eguzkiarekin lotuz.

p055_f02_96x84.jpg

Anartz BILBAO | BILBO

Udako beroarekin batera jaialditzarrak ugaritzen ari dira -baita gurean ere-, musikazaleen gozamenerako eta sakelak zulatzeko. Mediterraneo aldean ezagun ditugun Primavera Sound eta FIB entzutetsuei aurten bigarrenez ospatu den Summercase jaialdiak aurre egin die, pasa den aste bukaeran Madrilen eta Bartzelonan sekulako artista andana interesgarria aurkeztuta, tartean Arcade Fire, LCD Sound System, !!! edo Deloreanekin. Alta, Benicassimgo nazioarteko jaialdia dugu oraindik denen artean jendetsuena.

Talde interesgarriekin batera, uztailean Mediterraneoko eguzkia da festibalaren eskaintza erakargarriena, Europa osotik milaka lagun bilduko dituena (gaur hasita, egunero 40.000 ikus-entzule espero dituzte).

Elektronika eta talde gazteak zaindu ohi dituen jaialdiak ehun artista ekarriko ditu aurten, tartean berriro errepideratu diren rock talde eskarmentudunak. J. Mancisen Dinosaur Jr. hirukoteak «Beyond» (2007) aurkeztuko du eta Iggy Popen The Stoogesek «The Weakness» (2007) kaskarra. Trebatuak ditugu The B 52´s laukote dantzagarria eta Devo boskote amerikar errobotikoa ere, 35 urte beteko dituena. Gazteagoak dira Muse hirukotea eta Artic Monkeys, Internetek famatu bilakatutako britainiarrak. Izarrekin bukatzeko, Wilco seikote bikaina, «Sky Blue Sky» lan berriarekin.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo