GARA > Idatzia > Euskal Herria

10 urteko gartzela zigorra eskatu du fiskaltzak Ziburuko portuko sutea piztu zuen gizonarentzat

GARA |

Igandetik astelehenerako gauean Donibane Lohizune-Ziburuko portuko subasta aretoa suak jana kiskali zen. Sutea pizteagatik astelehenean atxilotu zuten 27 urteko arrantzale urruñarrarentzat 10 urteko gartzela eskatu du Patrice Michel fiskalak. Oraindik sutea itzaltzen ari zirenean izan zen atxilotua arrantzalea, baina bere deklarazioen arabera ez omen da ezertaz oroitzen. Portuaren zaintzarendako ezarria dagoen kamara batek hartu imaginetan agertzen da akusatua eta horregatik erruduntzat jo du fiskaltzak.

Atzo goizean pasatu zen akusatua epailearen aitzinetik. Eta gartzelaratua izan zen suaren bidez Baionako Komertzio eta Industria Ganbararen jabetzen gainean kalteak nahita egiteagatik akusatua. Epaileak arrantzalea gartzelan sartea erabaki zuen epaiketaren zain.

Arrantzalea astelehenean berean atxilotua izan zen sutea hasi eta berehala portutik hurbil atzeman zutelako eta lekuko batzuen esanetan sutea baino pixka bat lehenago portutik urruntzen ikusi zutelako. Hala ere astearte arratsalderarte ezin izan zuten atxilotua elkarrizketatu oso mozkortuta zegoelako.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo