Fitxaketak
Paco Vazquez bi urterako lotu du Bilbao Basketek
Balearetako eskoltak klub bizkaitarra «goraka doan taldea» dela esan zuen eta bere «eskarmentua» eta «ahalegin betea» eskainiko zituela agindu zuen
GARA | BILBO
Azken egunetan ahoz aho ibili den zurrumurrua izatetik errealitate bilakatzera pasa da. Paco Vazquez, azken denboraldiotan DKV Joventuten lan aipagarria egin duen eskolta, Iurbentia Bilbao Basketeko jokalari izango da datozen bi denboraldietan.
Astelehenean egin zen publiko balearetako jokalariak bizkaitarrekin aurreakordio bat bazuela, baina atzoko egunera arte ez zen ezer sinatu, nahiz eta azken baten tramite hutsa baino ez zen egin beharrekoa. Hasteko, 33 urteko jokalariak mediku azterketa gainditu behar izan zuen. Ondoren, arratsaldez eginiko prentsaurrekoan burutu zen Paco Vazquezen aurkezpen ofiziala.
Eskarmentua eta ahalegina
Vazquezek ohiko esaldiak erabili zituen bere burua aurkeztean. Esaterako, bere «eskarmentua» taldearen zerbitzura jarriko zuela agindu zuen eta, baita «ahalegin betea» egingo zuela ere, taldearen mesedetan beti.
Bestalde, nahiago izan zuen Bilbora zer dela-eta etorri den azaltzea eta bere talde berriaren alde hitzegitea.
«Bilbao Basketen proiektuak benetan erakarri nau; izan ere, anbizioa nabari zaio eta apurka-apurka hazten ari den taldea dela ikusten dut. Hala ere, igartzen da gauzak buruz pentsatuta egiten ari direla». Anbizio eta buru argi horien adibide garbiena «BECen lortutako ikusle errekorra» izan zela adierazi zuen Vazquezek.
«Aito» Garcia Renesesen iguruan galdetuta, eskolta beteranoak ez zuen asko luzatu. «Entrenatzaileak eskaturikoa betetzen saiatzen zara, besterik gabe», esan zuen.
Aurkezpen ekitaldian, Txus Vidorreta entrenatzailearekin batera azaldu zen hegalekoa. Vazquezen fitxaketa Roman Montañez Gironara joatearekin lotu zuen, «hutsunea betetzera» etorri dela aitortuz.
«Paco Vazquezen fitxaketak Montañezek utzitako hutsunea betetzen du, ezinezkoa baizen guretzat ekonomikoki Akasvayuren aurka borrokatzea»
Eskolta fitxatu berriari buruz, aldiz, loreak jaurti zituen Vidorretak. ««Bat baten aurkakoan» gaitasun handiako jokalaria da, nahiz eta azken urteotan jaurtitzaile moduan azaldu den».
«Kanpoko jaurtiketaren aldetik asko emango digu, baita defentsa arloan ere. Kalitate handiko jokalaria da eta lanerako jarrera aparta erakusten du. Paco gurekin dela «bat baten aurka» edota «bi biren aurkako» egoerak landuko ditugu», esan zuen Indautxukoak.
Tras la llegada de Paco Vázquez al seno del conjunto bilbaino, el hueco dejado por Román Montáñez parece bien cubierto. A esos refuerzos hay que añadirle la continuidad de Martin Rancik o Luc Recker, una de las sensaciones de la pasada campaña.
No obstante, Iurbentia Bilbao Basket aún precisa de algún refuerzo, y en todas las zonas de la cancha, según lo declarado por Txus Vidorreta durante la presentación del escolta balear.
«Al equipo le faltan un base, un alero y un pívot para completar la plantilla», declaró tajantemente el entrenador vizcaino. Además, también hizo pública la intención de deshacerse de los servicios de Milan Majstorovic e Ivan Koljevic «a los cuales se les está buscando destino».
Preguntado por la prensa acerca del rumor que hablaba de la posible llegada del ex jugador de Tau Baskonia, Real Madrid y DKV Joventut Elmer Bennet a la disciplina bilbaina, Txus Vidorreta negó la mayor. «No hay ninguna noticia sobre su fichaje», afirmó para empezar, y concluyó con un contundente corolario: «parece que Bennet se encuentra más cerca de retirarse que de fichar».
GARA