GARA > Idatzia > Gutunak

aitor arregi Ikasbide Kultur Elkartearen lehendakaria

Amaratarron festak

Auzoko bizilagun batek urtero antolatzen ditugun festen inguruan arrazoi gabeko kexa egin zuenetik, udalak festei mugak jarri besterik ez du egin. Nola da posible pertsona baten kexak beste ehunkaren nahiak alboratzea? Kexak dioenez, festa horiek Ikasbide Ikastolaren ikasturte amaierako festak omen dira, hori ordea, ez da hala. Ikasbide Kultur Elkartearen festak, auzo guztiari eta auzo guztiarentzat bideratutako festak dira. Kexatzen denak dio, festen parte-hartzea gutxi batzuena dela. Nola da posible hainbeste urtetan, urtero-urtero mantendu izana, urtero-urtero ekintzak aurrera atera izana, pertsonen parte-hartzerik gabe ezinezkoa bada?

Pertsona horrek udalari eginiko kexak aurtengo festak baldintzatu ditu. Udala auzoko festak mugatzen hasi da eta horrek eraman dezakeen norabidea aurreikusiz gero, amaiera latza izan dezake. Norabide horretan, udalak pertsona bakarrari ematen dion botereaz, auzoko festak kolokan jartzen dira.

Espero dugu, aurtengoa berezitasun bakan batean gelditzea, ez errepikatzea eta gainontzeko auzoetan gurean gertatu dena ez gertatzeaz gain, udalak aurten hartu dituen erabakiak, ez guk ezta beste inork ere ez pairatzea. Hiritar, auzotar asko gara festetaz urteetan gozatu dugunak, festen zati izan garenak eta izaten jarraitu nahi dugunak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo