Joxerra Senar 2007/07/17. Euskal Herria.
Soka tenkatu, baina elikatu gabe
(...) Pazientzia handia erakutsi dute NaBaikoek. Handiegia, esango dute batzuk. PSNk Uxue Barkos eta Koldo Amezketaren hautagaitzak oztopatu ostean, gobernua osatzeko proposamena hain zen umiliagarria, haustura bilatzen zuela zirudiela. Orain, bere hauteslegoari begira egindako eskujoko txorabiagarrian, PSNk dio elkarbizitzaren alde denak batera egongo diren gobernu bat osatu nahi duela. Purasek Madrilen hartutako erabakia dela ukatu arren, ukaezina da hori. Alderdi sozialista PPren beldur dagoela dirudi, inoiz baino gehiago. Kalkuluak eginda izango dituzte, eta Espainian bozak irabazte aldera Nafarroan galtzeko prest daude. Hau, baina, ez da amaitu, eta zartaginaren kirtena UPNk du orain. Eta zorabio honen atzean irudipen bat: Gidoi hau aurretik prestatu dela.