ERAKUSKETA
Garaiko kultur eta giza ondarea ezagutzeko argazki zaharren erakusketa zabalik dago
Argazki zaharren erakusketa zabalik izango da Garain Gerediaga Elkartearen eta Udalaren eskutik. Argazkiak Garai elizateko kultur eta giza ondarearen zati garrantzitsua dira. Erakusketa kultur ekitaldietarako prestatu duten Elizaberri elizan atondu dute. Ordutegia: goizez, 11.00etatik 14.00etara, eta arratsaldez, 17.00etatik 20.00etara. Uztailaren 23, 24, 27 eta 30ean, arratsaldez baino ez da zabalduko ehun argazkiko erakusketa.