GARA > Idatzia > Euskal Herria

Zuberoa Eguna bigarrenez, Donostiako Parte Zaharrean

GARA |

Union Artesana elkarteak sustatuta, goizeko hamaiketan abiatu zen atzo Zuberoa Eguna Donostiako Parte Zaharrean, herrialde horretako hainbat produktu saltzen zituzten azokarekin. Bien bitartean, Oiherkoren fanfarreak alaitu zituen auzoko kaleak eta horiei batu zitzaien, ondoren, Donostia Kantuz, kantujira abiatzeko.

Arratsaldean, berriz, lagunarteko topa egin eta kalejira abiatu zuten Bretxaraino. Bertan, besteren artean, Amaren Alabak kantari taldeak Bernard Manciet poetaren «Gernika» olerkia abestu zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo