GARA > Idatzia > Arrauna

KaE-1 Santanderreko XXXVIII. ikurriña

Getariak sendo jarraitzen du lidergoan beste garaipen bat eskuratu ondoren

M.A. | BILBO

KAEko lehen multzoan Getariako ontziak jarraitzen du jaun eta jabe izaten. Denboraldiko laugarren garaipena erdietsi zuten getariarrek atzo Santanderren eta sailkapen nagusian duten lehen postua sendotu egin dute. Pasai Donibane uste baino kaskarrago aritu zen Kantabrian egindako estropadan, seigarren tokian bukatu zuten eta zazpi puntutara aldendu zaie liderra. Gainera, gaur etxean arituko dira getariarrak eta tartea handitzeko aukera paregabea izango dute. Kaikuk, bestalde, gero eta hobeto ari dela erakutsi zuen eta bigarren tokian sailkatu zen, Isuntza eta Pontejosi ehuneko gutxi batzuengatik gailenduta.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo