GARA > Idatzia > Pilota

PILOTA Zesta-punta

Goixerri eta Goitia txapeldun Mutrikuko final gogorrean

Miruaitz pilotalekua lepo beteta zegoela, Aulestiko atzelaria nabarmendu zen gehien ordu eta erditik gora iraun zuen neurketa borrokatuan (35-34)

p046_f01_148x140.jpg

Asier AIESTARAN | DONOSTIA

Goixerri eta Goitia dira Mutrikuko Sari Nagusiko txapeldunak finalean Bereikua eta Etxaberi 35 eta 34 irabazi eta gero. Partida bikaina izan zen, luzea eta oso borrokatua. Zale mutrikuarrek gogotik gozatu zuten ordu eta erditik gorako neurketarekin eta, are gehiago, Goixerri etxeko pilotariak lortutako garaipen bikainarekin.

Goixerri eta Goitia 34-33 aurreratu ziren norgehiagoka azken txanpan sartu zenean, eta gogo biziz eutsi zioten tanto bakarreko alde horri azken bi jokaldietan. Bereikuak eta Etxabek beren jokorik indartsuena atera zuten azken tanto horietan, baina partida 34na berdindu arren, ezin izan zuten aurkarien garaipena ekidin.

Lau finalisten artean onena Goitia izan zen. Aulestiko atzelari beteranoak sekulako defentsa erakutsi zuen partida guztian, eta tanto ikusgarriak ere egin zituen. Tantoren batean bere burua lurrera bost bat aldiz ere bota behar izan zuen errebotetik pilota zailak eramateko, eta Miruaitz pilotalekua leporaino bete zuten zaleen gozamenerako.

Modu horretan, lau finalistek Ornage zirkuiturako puntu baliotsuak bilduko dituzte. Goixerrik eta Goitiak 23na puntu jasoko dituzte garaipenagatik; eta Bereikuak eta Etxabek, aldiz, 20na puntu.

Aurreneko partidan, Lopezek 25 eta 19 hartu zuen mendean Zen. Zumaiakoak kinielista handia dela erakutsi zuen beste behin, eta nahikoa izan zuen hasieratik lortutako aldeari eustea aulestiarrari gailentzeko. 17 eta 7 aurretik hasi zen eta hortik aurrera partidak ez zuen istorio handirik izan.

Akordioa

Bestetik, zesta-puntako Jai-Alive enpresak atzo aurkeztu zuen Gasteizko Andra Mari Zuriaren Sari Nagusia. Gainera, enpresa horrek bi urteko akordioa sinatu du Gasteizko Udalarekin bertan zesta-puntako partida gehiago jokatzeko.

Gasteizko Saria Orange zirkuiturako puntuagarria izango da eta lau bikotek hartuko dute parte: Konpa-Endika, Foronda-Arriaga, Bereikua-Pradera eta Goixerri-Lopez. Bi finalerdi jokatuko dituzte, uztailaren 25ean eta abuztuaren 6an, eta ia atsedenik gabe finala abuztuaren 7an jokatuko dute.

Lehen finalaurrekoan Konpak eta Bereikuak Forondarekin eta Jon Arriagarekin neurtuko dituzte indarrak; eta bigarrenean, aldiz, Bereikuak eta Praderak Goixerri eta Lopezekin. Partida guztiak 18.30ean hasiko dira.

Gainera, eta zesta-punta gazteen artean ere bultzatze aldera, Mendizorrotzako Olabe pilotalekura ohiko blusa jantzita joaten diren zale guztiek prezioaren erdia bakarrik ordaindu beharko dute.

Emaitzak

Errenteria

Capellan-Laskurain 22 / Mikel Goñi-Galartza VI 9; Titin III-Pascual 17 / Xala-Barriola 22.

Mutriku

Zen 19 / Lopez 25; Bereikua-Etxabe 34 / Goixerri-Goitia 35.

San Leonardo de Yagüe

Diaz-Oteiza 22 / Belloso-Eskudero 17; Olaizola II-Argote 12 / Leitza-Zearra 22.

Amezketa

Agirre 8 / Galarraga 18; Esnaola 15 / Soto 18; Gorrotxategi 18 / Zelaia 14; Mendia 5 / Sagaseta 18; Etxeberria 18 / Urruzola 6; Iriarte 18 / Oiartzabal 11; Bereziartu 4 / Egiguren 18; Aiestaran 18 / Jauregi 6; Artutx 11 / Sukia 18; Etxegarai 16 / Errarte 18; Elizalde 18 / Uzkudun 14; Kantxo 8 / Landiribar 18.

Gasteiz

Izquierdo-Del Val 29 / Bagazgoitia-Solana 35; De Elizondo-Basterot 35 / Arrieta-Aizpuru 22; Lacalle-Dupruilh 24 / Zabalza-Sergio 40.

Logroño

Jubera 19 / Viteri 22; Perez II 20 / Paraguayo 22.

Gaur

Galarreta (16.00)

Ibarzabal-Martinez I / Gorriz-Zubizarreta; Altuna-Olazar / Juaristi-Aizpuru; Agirresarobe-Agirrezabala / Matxin III-Urko; Larrea-Aizpurua II / Zalakain-Gaztelu.

Donibane Lohizune (21.00)

Kinielak; Hormaetxea-Enbil / Lander-Irastortza.

Errenteria (19.00)

Fusto-Ayerbe / Gaubeka-Beldarrain.

Donapaleu (18.00)

Waltary-Etxeto / Xala-Ezkurra II.

Irastortza eta Enbil nor baino nor abuztuko nazioartekoen lehen neurketan

Irastortza, ostiralean Donibane Lohizuneko uztaileko nazioartekoen titulua eskuratu ostean, gaur itzuliko da kantxara (Campus Berri frontoia, 22.15ean) Landerrekin batera, abuztuko nazioartekoen aurreneko jardunaldian Hormaetxea-Enbilen aurka jokatzeko.

Iragan asteko final ederraren ostean, gaur beste goi-mailako neurketa bat espero da, Eric sasoian dagoelako, ikaragarrizko indarra erakusten ari delako eta, hori dela-eta, atzeko koadroetan nagusitzen ari delako. Hala ere, gaur Enbil izango du aurrean, piloteoan bikain eusten dion pilotaria. Aurrean, Lander eta Hormaetxea errestoan min egiten saiatuko dira.      A.A.

GASTEIZKO SARIA

Gasteizko Sari Nagusia bihar hasiko da. Lehen finalerdian, Konpak eta Endikak Forondaren eta Jon Arriagaren kontra jokatuko dute; bigarrenean, Bereikuak eta Praderak Goixerriren eta Lopezen kontra. Final handia abuztuaren 7an jokatuko dute.

MARKINAKO FINALA

Bestetik, Markinako Master Series txapelketaren finala ostiral honetan jokatuko dute Uni pilotalekuan. Goixerrik eta Jon Arriagak Erkiagaren eta Lopezen aurka neurtuko dituzte indarrak. Jaialdia 22.30ean hasiko da eta bi partida izango ditu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo