GARA > Idatzia > Txirrindularitza

KANPOTIK

Izan dezagun baikortasun apur bat

p048_f04_97x97.jpg

Gaizka LASA (Karpin-Galicia)

Rasmussen etxera bidali dute, egiterik ez zeukan zerbait egin zuelako, taldearen aurrean gezurra esatea baino ez bada ere. Vinokurov eta Moreni ez dira Tourrean. Atzo, txirrindularitza hilzorian dagoela, kirol ustela dela eta ez duela sinesgarritasunik entzun nuen. Nik kontrakoa pentsatu nahi dut, ordea. Argi geratu da arauak betetzen ez dituztenak aurkitzen ari direla eta zigorrak ezartzen direla.

Ez al da hori besteen irudi ona zaintzeko modurik onena? Edozein txirrindularik badaki zer gerta dakiokeen arauak betetzen ez baditu. Eta adibide nahiko potoloak daude. Garbitasunaren alde nonbait borroka egiten bada, txirrindularitzan da. Noski, kontrolik egiten ez den tokian ez da positiborik aurkituko. Baina horrek ez du garbitasunarekin zer ikusirik. Zigorra eta zorroztasuna behar izan badira ere, garrantzitsuena bide ona bilatzea da, eta bide horretatik irtetea gero eta zailagoa izatea. Barka iezadala Bennati handiak. Berak ez du errurik eta. Ihesaldi batean ere erakustaldia eman daitekeela erakutsi baitzuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo