GARA > Idatzia > Txirrindularitza

Tourra | Lasterketaren azken egunak

Bennati garaile liderrik gabekoan

Liderrik gabeko etapan Lampreko italiarrak beste zazpi iheskiderekin batera alde egitea lortu zuen eta esprintean nagusitu zitzaien. Atzoko egunaren ondoren Contadorrek jantzi zuen maillot horia eta gazte onenaren maillot zuria Amets Txurrukarentzat izan zen

p038_f02_148x076.jpg

Arnaitz GORRITI | DONOSTIA

«Queen» taldeak abesten zuen bezala, the show must go on; hau da, ikuskizunak aurrera jarraitu behar du. Hala, nahiz eta tropelean maillot horirik eta benetako bururik egon ez Tourrak hamazazpigarren etapa egin zuen, Pautik Castelsarrasinera bitartean.

Atzo, ihesaldiak espero ziren eta, harrigarria bada ere, lehenengo ihesaldiak berak egin zuen aurrera. Zortzikote batek alde egin zuen tropeletik eta, ondorioz, Lampre Fondital taldeko Daniele Bennati italiarra gailendu zen. Maillot zuriaren tropela bederatzi minutu eta erdira iritsi zen helmugara.

Mendia pasata, tropeleko gizon garrantzitsuenak larunbateko erlojuaren aurkako azken azterketaren zain zeudelarik, ez zen asko kosta ihesaldia sortzea. Lampreko Benneti eta Righi, Ag2rko Elmiger, CSCko Voigt, Quick Stepeko Tossato, Liquigaseko Quinziato, Gerolsteinerreko Fothen eta Saunier Duvaleko David Millarrek osatu zuten aipatu zortzikotea. Tartean ez zen euskaldunik, ezta hainbat taldetako txirrindularirik ere, tartean Caisse D'Epargne, Alejandro Valverderentzat lan eskerga egin zuena. Ondorioz, lana gogotik egin behar izan zuten iheslariek beren abantailak bi minutuko tartea gaindituko bazuen eta etapak ziztu bizian egin zuen aurrera.

Tropeletik, bestalde, aurrekoekin bat egin nahian hainbatek salto egiten zuten, baina ez zuten helbururik lortu. Zortzikotea harrapatzea ezinezkoa izango zela ikusita, etsi egin zuten atzean, eta etapa iheslarien artean jokatu zen.

Erasoak azken aldera

Jakina zen zortziak nekez iritsiko zirela elkarrekin helmugara, esprintean aukerarik ez baitzuten guztiek ikusten. Hala, 25 kilometro falta zirenean hasi ziren erasoak aurrenekoen artean.

David Millar izan zen Montagnère gaintxoa igotzen ari zirela, sua piztu zuena. Ondorioz, Lampreko Righi atzean geratu zen, baina beste guztiek tinko eutsi zioten britainiarrari. Ordea, Jens Voigt alemaniarrak jotako kolpea ez zen nolanahikoa izan. CSCko txirrindulariaren erasoaren ondotik lau txirrindulari geratu ziren aurrean: Fothen, Bennati, Elmiger eta Voigt bera.

Bennati zen taldea elkarturik iristea gehien komeni zitzaiona. Bestetik, bere iheskideek ez zioten bakerik eman Lampreko italiarrari, baina berak ez zion gurpil bakar bati ere alde egiten utzi, nahiz eta Voigten eta Fothenen saio pare batek arrakasta izango zutela zirudien.

Azken orduan esprintean iritsi ziren lau iheskideak Castelsarrasinera. Han, pronostikoak goitik behera beteta, Patxi Vilaren taldekidea nagusitu zen, Fothenen, Elmigerren eta Voigten aurretik, hurrenez hurren. Tropel nagusia, aldiz, 9.37ra iritsi zen, Quick Stepeko Tom Boonen buruan zela.

Txurrukarentzat maillot zuria

Bururik gabeko eguna buru berriarekin amaitu zen: Alberto Contador. Bere atzetik, Cadel Evans dator 1.53ra eta hirugarren Contadorren taldekide Leipheimer estatubatuarra, 2.49ra. Erlojuaren aurkako larunbateko proban erabakiko da podiumean nor egongo den.

Bitartean, gazterik onenaren maillot zuria -Contadorri dagokiona- Euskaltel-Euskadiko Amets Txurrukak eramango du soinean. Gazteen sailkapenean hirugarren dago Etxebarrikoa, Contador liderra eta Soler, mendiko saria eskuratuko duen kolonbiarraren ondotik.

Patxi Vila: «No estamos viviendo buenos momentos y una alegría no está nada mal»

Patxi Vila, compañero de equipo de Daniele Bennati, ganador de la etapa de ayer, se sentía muy contento por la victoria de su compañero. «Hemos peleado durante todo el Tour para conseguir una etapa. Ha sido a última hora, pero hemos obtenido la victoria. Ayer -miércoles-, además, coronó con nosotros Larrau y se lo merece», afirmó el corredor vasco del Lampre-Fondital.

«No estamos viviendo momentos muy buenos en el mundo del ciclismo y una alegría no esta nada mal», afirmó Patxi Vila tras los positivos de varios corredores importantes que han tenido que dejar este Tour.

La etapa de ayer fue de transición entre Pau y Castelsarrasin, de 188 kilómetros de recorrido, pero el equipo de Patxi Vila lo tenía muy claro antes de dar comienzo a la decimoséptima jornada del Tour. «Antes de comenzar la etapa hemos hecho una reunión con mis compañeros y los directores. Sabíamos que llegando al esprint Tom Boonen tenía muchas opciones de ganar la etapa porque está en muy buena forma. Por lo tanto, había que buscar una escapada y Daniele Bennati se ha metido en ella. Al final ha podido ganar», comentó el corredor.

Daniele Bennati se impuso en la meta de Castelsarrasin a los otros tres compañeros de escapada, Markus Fothen (Gerolsteiner), Martin Elmiger (Ag2r Prévoyance) y Jens Voigt (CSCl) al ser el más rápido del cuarteto que se jugó la victoria de etapa en la recta de meta. El pelotón entró a más de nueve minutos del vencedor, entre l0s que se encontraban los máximos candidatos al triunfo final del Tour.

Son varios ciclistas los que han tenido que abandonar el presente Tour por positivo. Además, como se pudo saber el miércoles a media tarde, Michael Rasmussen, líder indiscutible hasta entonces, fue suspendido por su equipo, el Rabobank, y tuvo que dejar el Tour de la presente edición.

El corredor del Lampre Paxi Vila tuvo comentarios acerca de esos positivos y sucesos: «Me parece una injusticia. Creo que hay una caza de brujas. Es difícil buscar culpables. Yo suelo decir que para cambiar el mundo hay que empezar por uno mismo».

Además, el corredor navarro y residente en Hondarribia opinó que cada uno debería tomar partido en este asunto para poder terminar con el problema que acecha al ciclismo. «Hoy en día, con lo mal que está este mundo del ciclismo, tanto periodistas, directivos de equipo como ciclistas deberíamos hacer una reflexión y poder terminar con este problema», finalizó Patxi Vila.

manol CARRILLO

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo